viernes, 13 de enero de 2012

Selektibitatea eta Literatura

Irakurleak ez balu jakingo, ondo legoke irakurtzea informazio hau. Hona hemen, bada, izenburu honekin, antolatutako hiru LAN SAIO Donostiako Berritzegunean eta zonalde honetarako irakasleentzat; ikastetxeetara informazio ofiziala, beste prestakuntza aukera batzuekin batera, bidalita dagoela uste dut; hala ere, betiko helbide honetan http://g01.berritzeguneak.net/eu/ informazioa izatea nahiz izen ematea egiteko aukera duzue;
lan saio hauek balioko dute literatura gaia birpentsatzeko orokorrean eta jakina Selektibitateak Lenguari eskatzen dion literatur tartea jorratzeko eta, gure partaidetzaren bitartez, aberasteko;
denbora bagenu interesgarria litzateke begirada bat botatzea HEMEN dagoen literaturari buruzko artikuluari (Juan Mata, Andrea Villarrubia egileak); bereziki, "educación literaria" delako atalean aipatzen diren alderdiei.